Euskal herriko poesia experimentalaren biurtekoa 08
Bienal de Poesía Experimental de Euskadi . 2008
Euskal Herriko Poesia Esperimentalaren Biurtekoa
"Euskal Herriko Poesia Esperimentalaren biurtekoa" izenburupean aurkezten dugun proposamenak jarri du bere arreta poesia esperimentala deritzon arloan: poesia ikuskaria, bisiboa, konkretua, objetuala, berbofonikoa, zibernetikoa, espaziala, performantikoa edo ekimenezkoa.
Biurteko honen antolakuntzaren bidez poetei eta sortzaileei ate berri bat ireki, adierazpen poetikoaren duintasuna aldarrikatu eta adierazpen artistikoa, sorkuntza edota poesia berbera hiritarrei hurbildu nahi dizkiegu.
Poesia arte guztietako sustraietan dagoela uste dugu eta gaur egun ere badaudela edozein sistematizazioari ihesi ibili diren hainbat sormen prozesuak, honako bi zutabe nagusien barruan itsatsiak agertu zaizkigunak: Arte Ederretan eta Letra Ederretan. Honek guztiak zenbait egilen lanetan, argitarapen espezializatuetan edota gutxiengo -mugatuak direlako- edizioetan, ohiz kanpokoak, deserosoak edota konplexuak diren ereduak arakatzera bultzatu gaitu. Aipatutako ekimenak, bestalde, sortzaileen kemenari esker gauzatu direla aitortu behar dugu.
Horregatik, korronteen, jardueren eta egileen arteko topaketa hau bideratu eta jendeurrean jarri nahi dugu. Era berean, onartzeko prest gauden baino aberatsagoa den gure errealitate kulturalari eta artistikoari buriszko eztabaidak eta ikerketak bultzatuko ditugu. Ondorioz, topaketa honen bidez, kasu batzuetan errekurtso estetikoen ugaritasuna eta aniztasuna nabarmenduko da eta, besteetan, barne-kolektiboan ditugun emozioak izendatzeko baliogarria izango dela uste dugu.
Beraz, 2008.eko azaroan ospatuko den lehen Biurteko honek Barakaldon izango du bere egoitza nahiz eta Sestaora, Leioara (EHUra) eta Bilbora zabalduko duen ere bere egitaraua. 2010erako ordea, Portugaletera, Muzkizera eta oraindik finkatu gabe dauden beste tokietara ere zabalduko da.
I, Topaketetan hartutako eskarmentuari esker, hainbat arlo jorratuko ditu aurtengo egitarauak: 5 erakusketa, 4 mahai-inguru, liburuen laginak, bideosorkuntzezko saioak, 12 performantze, ekintzak, poesia emanaldiak eta oraindik finkatu ez diren beste ekitaldiak.
data:
2008.eko Urria-Azaroa
Parte hartuko duten Udalek:
Barakaldo: Biblioteka Nagusiko eta Clara Campoamor kultur etxeko aretoak.
Bilbao/Bilbo: Spazio Grossi.
Sestao: Kontsrbatorioko erakustaretoa eta areto nagusia.
Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea (E.H.U.).
Actividades/ Ekitaldiak
· Erakusketa:
Bibioteka Nagusia (Barakaldo).
Metamorfosis Nº10 zkia.
2006.eko udazkenean, La Unica Puerta a la Izquierda -L.U.P.I.k, korronteen, jardueren eragileen arteko bilgunea suspertu zuen eta ezohizko erakusketa bat baino gure errealitate kulturalari eta artistikoari buruzko eztabaida sakon bat jarri zuen jendeaurrean.
Oraingoan, Euskal Herriko Poesia Experimentalaren Biurtekoa - EXPOESÍA 2008, Barakaldon ospatutako "I. Topaketen" lekukotasuna hartzen du. Horregatik, antolatzaileek Metamorfosis aldizkariarekin eta L.U.P.I. kultur elkartearekin batera, poesia esperimentalari buruzko Deialdia egitea erabaki dute.
· Erakusketa:
Biblioteka Nagusia (Barakaldo).
Joan Andoni Goikoetxearen inguruan
"Goiko" Jon Andoni Goikoetxea, Barakaldoko poeta esperimentalaren ingurukoa. Erakusketa hau bikoitza izango da: Andoni Goikoetxea lana batetik, eta gonbidatutako artistena bestetik. Horrez gain, bilgune berezi bat egokituko da non poetak zuzenean idatziko duen eta bertaratutakoekin mintzatuko.
· Erakusketa
Biblioteka Nagusia (Barakaldo).
2008.eko Poesia Esperimentalari buruzko argitarapenak
2006.eko urrian, La Única Puerta a la Izquierda (L.U.P.I.)-k eratutako ekintzen artean, poesia esperimentalaen inguruan argitarapenen artxiabo bat sortu zuen eta ondorioz "2006.eko POESIA ESPERIMENTALARI BURUZKO DOSSIERRA", nazioarteko 80 argitarapenetik gorako aleak jasotzen duen dibulgazio-gida gauzatu zen. 2008ko Biurteko honetan beste horrenbeste lortu nahi dugu, ahal dugun kopururik handiena jasoz.
· Erakusketa:
Musika Kontserbatorioa (Sestao).
Gonbidatutako Erakusketa:
Fragmentos de Entusiasmo. Antología de la poesía visual en España (1964-2006).
2006an, Peñaroya-Pueblo Nuevon sortu berria zegoen Centro de Poesía Visual (C.P.V.)k utzitako erakusketa ekarri genuen. Oraingoan eta Antonio Orihuelaren komisaritzapean, Fragmentos de Entusiasmo. Antología de la Poesía Visual en España (1964-2006) izango dugu ikusgai.
· Erakusketa:
Spazio Grossi (Bilbao).
Posta-artea
Deialdia.
Gaia: gutun-azala"
· Ekintzak eta Mahainguruak: (Bilbao).
Poesia Ekinean.
Dada eta Futuristetatik Situazionistetara, Fluxus, arte soziologikoa, kontestuala, happening-performantzeak....
Poesia Esperimentalaren eremuan performantze poetikoa eta ekintza poetikoa izendatzen da.
Poesia Ekimenean proposamenak, ikerketa bide honetako bilguneak, eztabaidak eta elkarrizketak bultzatu nahi ditu.
· Proiekzioak:
Clara Campoamor (Barakaldo).
Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean hiru emanaldi antolatuko dira: Bata J.E. Cirlot-en jatorrizko poemetan oinarritutako Eugeni Bonet-en lanari buruzkoa; bigarrena, Nazioarteko eta Estatu maileko hautatutako hainbat egilena; hirugarrena, ekitaldien grabaketen deialdia.
· Mahaingurua:
(UPV-EHU), (LEIOA).
Poesia Esperimentalaren inguruan ikuspuntu eta adierazpen ezberdinen aurkezpena eta eztabaida.
Arlo ezberdinetako esperientzia zabaleko lau egilek hartuko dute parte.
Realizaremos un primer avance el 15 de febrero al 15 de marzo con mesas redondas dedicadas a la poesía experimental; en mayo, varias conferencias sobre la poesía experimental y publicaciones.
Lehenengo aurre-ekitaldiak otsailaren 15etik martxoaren 15era eta, maiatzean, hitzaldiak eta argitarapenak antolatuko dira.
Asociación Cultural Literaria "La Única Puerta a la Izquierda" (L.U.P.I.) c/Arturo Kampion Nº 14 - 4D - 48920 Portugalete (Bizkaia) España CIF: 0G95339149. Coordinación: Juan Jesús Sanz Teléfono: 617 596 588 Más información
xiaozsq dijo
Then do you know the christian louboutin,so come to see these christian louboutin shoes and the christian louboutin boots is also sex.
23 Noviembre 2009 | 09:24 AM